Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Nahikoa duzu guri idazteaSor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Bai, «Datuaren Estrategiako Aholkularitza» proiektuen tipologiarako, deialdi honetako proiektu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 5.000 eurokoa izango da.
Gainerako tipologietarako, aholkularitza- eta/edo garapen-kontzeptuetarako gehienez onar daitekeen aurrekontua 100.000 €-koa da.
Barne-gastuen kontzeptuak hauek biltzen ditu: enpresa eskatzaileko barneko langileen dedikazioari lotutako gastuak, proiektuari egotzitakoak. Gehienez ere, proiektuan onartutako aurrekontu osoaren % 10 onartuko da, eta gehienez ere 30 euro orduko.
Ez dago maximorik hardware eta lizentzietarako.
Onartutako aurrekontuaren % 50ekoa da, enpresa onuradun bakoitzeko 100.000 €ko mugarekin.
Bai, betiere guztien baturak ez badu proiektuaren kostu osoa gainditzen.
Diruz lagundu daitekeen gastu bakoitzeko proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZik gabe).
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren jardun-eremuetan espezializatutako enpresak izan beharko dira, eta antzeko proiektuetan esperientzia dutela egiaztatu beharko dute.
Dirulaguntzaren ordainketa aldi bakar batean egingo da, 12. artikuluan eskatutako likidazioeskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.
12 hilabete, eskaera aurkezten denetik, eta, nolanahi ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.
Ezin da epea luzatu.
Bai, eta honek erakunde onuradun batek guztira jaso dezakeen minimis laguntza 300.000 eurotik gorakoa ezin izango dela esan nahi du, uneko ekitaldi ekonomikoa eta aurreko bi ekitaldien barruan hartuta.
Tresna euskaraz eskuragarri dagoela justifikatzeko ebidentziak sartu beharko dira memorian.
Bai, enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko dirulaguntza 100.000 €-koa da, baina proiektu desberdinen artean bana daitezke. Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, eskabide berean edo desberdinetan aurkez daitezke.
Lagundu zaitzakegu