Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Nahikoa duzu guri idazteaSor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Eskaerak 2024ko martxoaren 21era arte bidali ahal dira
Programa honen onuradunak ENPRESAK (handiak zein ETTak), enpresa-erakundeak eta taldeak. Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak sortzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea ere onuraduna izango da.
Fondo galdurako laguntza da.
FEDER Funtsek bakarrik finantzatzen dituzte “kalte esanguratsurik ez eragiteko” printzipioa (Do No Significant Harm-DNSH printzipioa) errespetatzen duten proiektuak. Beraz, adierazi behar da proiektuan garatutako I+G-ko jarduerak ez diola ondorio negatiborik eragiten 852/2020 Erregelamenduko ingurumen arloko sei helburuetako bati edo gehiagori. Hauek dira helburu horiek:
Programaren II. fasean onuradunek zinpeko adierazpen bat atxiki behar dute esanez irizpide hori betetzen dutela.
Gai honekin erlazionatutako dokumentazioa:
DNSH gida:
Jendaurrean zabaltzeko prestatzen diren dokumentuetan, karteletan, propagandan eta argitalpenetan, Eusko Jaurlaritzaren logotipoa eta esaldi hau jaso beharko dira: “Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua”. Gainera, diruz lagundutako jarduerei buruzko informazioa emateko eta komunikazioak bidaltzeko garaian, EGEFen bidez komunitate mailako kofinantzaketa jaso duela aipatu beharko da hedapen horretarako sortzen diren material/euskarrietan. Kasu horretan, gainera, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunarekiko erreferentzia gehitu beharko dira eta, ekintzak bideratzeko garaian, horri buruzko deskribapen laburra gehitu beharko da Interneteko webgunean. Horrekin lotuta, Batasunarengandik finantzaketa-laguntza jaso dela nabarmendu eta/edo gutxienez proiektuari buruzko informazioa jasotzen duen kartel bat jarri beharko da (gutxienez A3 neurrikoa). Kartel horretan, Batasunarengandik finantzaketa-laguntza jaso dela zehaztu beharko da jendeak ondo ikus dezakeen tokian.
Modu telematikoan eskatu behar izango da “I+D+i” aplikazioan, eta dagokion kontseilaritza ordera zuzendu.
Proiektuaren urte bakoitzean egindakoaren likidazioaren eskaera, amaitutako urtearen ondorengo lehen hiruhilekoan zehar aurkeztu beharko da (bai proiektu lehiakorrentzat, bai estrategikoentzat). Subentzioaren Kontu Justifikatiboaren aurkezpenaren bidez egingo da. Honen baitan proiektuaren kostuen auditoria-txostena eta bestelako dokumentazioa izango dira, laguntzarako eskaeran erresoluzioarekin batera entitate onuradun bakoitzari emango zaizkion argibideekin arabera.
Proiektu lehiakorretan ez da beharrezkoa.
Proiektu estrategikoetan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente bat edo batzuk azpikontratatu beharra dago, aurkeztutako aurrekontu totalaren %20az gutxienez.
Urteko eskuzko zinadura eskaneatua eta digitala onartzen dira.
Lehiakorrak diren Industria Ikerketako Proiektuek laguntzaren %30a jasoko dute.
Garapen Teknologikoko Proiektu estrategikoek %25a jasoko dute.
Bestalde, Industria Ikerketako Proiektu lehiakorrek %40a jaso ahal izango dute, eta Garapen Teknologikoko proiektu estrategikoek %25eko laguntza.
Aukera daitezke soilik proiektuaren ikerketa-aktibitatearekin harreman zuzena duten bidaiak.
Ez!
Laguntzak bi ordainketan egiten dira, modu honetan:
Proiektu lehiakorrentzat:
Proiektu estrategikoentzat:
Justifikazioa adierazi bezala egin ondoren, justifikatutako urteko ordainketaren partearen eta hurrengo urteko kopuruaren %50aren aldibereko libramendua egingo da.
Lehiatuko duten ikerketa eta garapenerako proiektuen urteko aurrekontua gutxienez 100.000 eurokoa izan beharko da. Kooperazio-proiektua izatekotan, enpresa partehartzaile bakoitzeko kantitatea urteko 50.000 eurokoa izango da.
Bestalde, Industria-Ikerketa eta Garapen Esperimentaleko Proiektu Estrategikoek, gutxienez 4 milioi euroko aurrekontua eta gehienez 3 urteko iraupena izango dute. Gainera, enpresa bakoitzeko aurrekontua urteko 50.000 eurokoa izango da.
Subentzioa jasotzen duen enpresak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 euro (BEZ gabe) baino gehiagokoa bada. Subentzionatu beharreko kontzeptu bera hainbat fakturatan banaturik balego, zenbatekoak metatuko lirateke.
Hiru eskaintzen eskaera hau obrarako konpromezua hartu, zerbitzua aurkeztu edota ondasuna eman aurretik egin beharko da.
Hiru eskaintzak aurkeztu beharko dira justifikazioko unean, eta ekonomia-abantaila gehienekoa hautatzen ez bada, aukeraketa hau justifikatzen duen memoria bat aurkeztu behar da.
Era berean, zerbitzua eman edo hornitzen duen entitate nahikoa ez balego, zerbitzu edo ondasuna ohiz kanpokoa delakoan, hiru eskaintzak ezin aurkeztearen justifikatzen duen memoria eman beharko da.
Proiektu lehiakorrek euren aktibitatea hasi ahal izango dute eskaera aurkeztu ondoren, aurtengo abenduaren 31 arte (Urterokoa). Bestalde, proiektu Estrategikoak hasi ahal izango dira eskaera egitean, eta gehienez 3 urteren buruan amaitu (Urte anitzekoak).
Proiektuak eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira.
Lehia batean parte hartuz, bi fasetan:
Modu telematikoan aurkezten da egoitza elektronikoaren bidez:
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (erdara)
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)
Eskaeraz gain, baldintza, notifikazio eta konponketa guztiak, eta Agindu honen barneko bestelako kudeaketak bitartekari elektronikoen bidez egingo dira.
Lege-ordezkariaren ziurtagiri onartu bat beharko da, digitalki sinatua izateko, eta txartel-irakurle bat (ziurtatutakoak). Honako entitateek emititzen dituzten balioztatutako ziurtagiriak: Polizia (DNIe), Izenpe, FNMT, Camerfirma.
Laguntza eskatzeko, beharrezkoa da lege-ordezkariaren notarioaren boterearen kopia bat aurkeztu behar da, proiektuaren memoria teknikoarekin batera.
Lagundu zaitzakegu