Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Nahikoa duzu guri idazteaSor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Exekutatutako gastuen memoria justifikatiboa eta gastu hautagarrien fakturak, kostuak banakatuta; proiektuaren diruz lagundu daitezkeen gastuak ordaindu izana egiaztatzeko Erakunde Finantzarioaren bankuko ziurtagiriak eta onuradunaren izenean dagoen kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen erakunde finantzarioaren ziurtagiria eta kontu korrontearen zenbakia (IBAN):
Laguntza hau ETEei eta enpresa handiei zuzenduta dago.
Espedienteak ondoz ondoko emate bidez ebazten dira, hau da, banaka eta modu ordenatuan, eskaera eskatutako dokumentazio guztiarekin osatu den unearen arabera.
Proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko.
Oro har, 30 eguneko epea dago fakturak ordaintzeko, eta enpresaren eta zerbitzuaren hornitzaileen artean akordioa egiten bada eta akordio hori justifikatzen bada, 60 egunera arte luzatu daiteke, aldeek sinatutako dokumentu baten bidez. Faktura 60 egun baino gehiago igarotakoan ordaintzen bada, ez da onartuko eta gastu onargarria kenduko da likidazioa kalkulatzeko.
Laguntza eskaera telematikoki aurkeztu behar da SPRIren web orriaren bidez. Enpresaren lege-ordezkariaren ziurtagiri aitortu bat behar da digitalki sinatzeko, eta baita ere txartel irakurle bat (ziurtagiriak). Baliozko ziurtagiriak erakunde hauek emandakoak dira: Polizia (NANe), Izenpe, FNMT eta Camerfirma.
Dirulaguntzaren onuraduna den enpresak 3 eskaintza eskatu beharko ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa (BEZik gabe) edo gehiagokoa denean eta proiektua eskaera egin ondoren hastekoa denean. Kasu horietan, aukeratu ez diren bi eskaintzak ere gehitu behar dira dirulaguntzaren eskaeran. Eskaintzarik ekonomikoena aukeratu ez bada, aukeraketaren arrazoiak justifikatzeko dokumentua erantsi beharko da.
Kanpoko enpresek eta proposatutako lantaldeak esperientzia egiaztatua izan behar dute proiektuaren esparruan, eta eskaintzan honako alderdi hauek jaso beharko dira:
Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, honako hauekin: Oinarrien 11.1 artikuluan adierazitako baldintzak, legezko ordezkariaren notario-ahalordea (onuraduna autonomoa baldin bada, Foru Aldundiko Ogasun Sailaren edo dagokion Udalaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatzen duena), erakunde onuradunaren IFZ, onuradunaren izenean dagoen kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia eta kontu korrontearen zenbakia (IBAN), aditu independente baten aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua eskatzeko beharraren memoria justifikatiboa, 11.2 artikuluan adierazitako puntuak jorratuz, aditu independenteak egindako eskaintzaren aurrekontua 7.6 artikuluan deskribatutako irizpideen arabera, aholkularitza-taldearen esperientzia deskribatu eta egiaztatzen duen dokumentazioa erantsiz, 7.11 artikuluan adierazitako irizpideen arabera, eta enpresa onuraduna dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabetetan sortu bada, “Negozio Plana” aurkeztu beharko da.
Laguntza jaso dezaketen gastuak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera sortu edo fakturatu beharko dira, proiektua gauzatzeko epean, hau da, 9 hilabeteko epean, proiektua hasten den egunetik zenbatzen hasita.
Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du behin proiektua gauzatu ondoren, eta informazio hau jasoko du: Enpresa onuradunaren abiapuntuari buruzko diagnostikoa, ikuspegi operatibo zein finantzariotik; proiektua gauzatu bitartean egindako ekintzen edo hobekuntzen deskribapena eta etorkizunean ezarriko diren neurrien deskribapen laburra barne hartuko dituen Ekintza Plana, egindako abiapuntuko diagnostikoan oinarrituta; zorraren birfinantzaketa: dagoeneko hasita dauden eta hasteke dauden ekintzak, aurreko bi puntuetan jasotako jarduketen gauzatzearen behin betiko kronograma eta aholkulari finantzarioak pasibo finantzarioa birnegoziatzeko egindako ekintza lagungarriak, zein planean agertzen diren neurriak gauzatzeko laguntza.
Laguntza industria-arloko enpresei eta/edo industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresei zuzenduta dago.
Lagundu zaitzakegu