Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Nahikoa duzu guri idazteaSor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Ez, Hazinnova gauzazko laguntza da, zeinaren bidez enpresa onuradunari aholkularitza espezializatu eta banakoa ematen zaion proiektua egiteko.
Bai. Enpresak, arrazoiren batengatik eskatutako proiektua egin ezin badu, eskabidea egin duen lege-ordezkariak mezu elektronikoa bidali beharko du info@spri.eus helbide elektronikora, gaian esleitutako espediente-zenbakia adieraziz (HZI-2024-zk.) eta uko egitea eskatzeko agiri formala atxikiz. Agiri horrek lege-ordezkariaren sinadura izan beharko du.
Ez. Enpresa aholkularia SPRIk esleituko du, egiten duzun proiektu-motaren arabera. Enpresa aholkulari bana esleituko da gai-arlo bakoitzeko.
Aholkulariak gehienez 50 orduko arduraldia izango du. Arduraldi horren barnean egongo da lan-bilerak egin, datuak bildu, txostenak egin eta jarduketan zehatzak martxan jartzea.
Alde biek Lankidetza-hitzarmena eta Memoriaren Proiektua sinatuz, SPRIk emandako formatuan oinarrituz.
Hazinnova proiektua amaitzean, enpresak txosten osoa jasoko du aholkulariaren partetik, non egin behar diren jarduketen zerrenda emango den, negozio-produktu edo -prozesuetan berrikuntzak ezartzea errazte aldera. Era berean, aholkulariak zenbait jarduketa txiki ezarriko ditu prozesuan zehar, enpresari lehenengo urratsak egiten laguntzeko. Gainera, aholkulariak programa berean edo bestelako laguntza-programa eta -zerbitzuetan garatzeko berrikuntzarako beste proiektuak ere identifikatu eta proposatu ahalko ditu.
Enpresak programan parte hartu izana justifikatzeko egiaztagiria jasoko du. Horretaz gain, aholkulariak enpresari proposatu ahalko dio jardunbide egokien kasua egitea, enpresa berritzaile gisa nabarmentzen laguntzeko.
Behin eskabidea bidalita, SPRIk aurretiazko berrikuspena egingo du. Datuak falta badira edo dokumenturen bat gaizki badago, zuzenketa-errekerimendua bidaliko da. Eskabidea ondo badago, dagokion aholkularia esleituko da eta enpresari zein aholkulariari horren berri emango zaie. Une horretatik aurrera, enpresak 7 egutegi-eguneko epea du Hazinnovaren aplikazioan Proiektuaren Memoria eta Lankidetza-hitzarmena kargatzeko, alde biek sinatua, enpresa eta aholkularia. Aholkularia enpresarekin harremanetan jarriko da Memoria eta Hitzarmen horren edukia mugatzeko bilera egiteko.
Behin Proiektuaren memoria eta Lankidetza-hitzarmena kargatuta, SPRIk eskabidea behin betiko onetsi edo gaitzetsiko du. Onesten den unetik, proiektua egikaritu eta lehenengo emaitzak lortzeko epea 90 egutegi-egunekoa izango da, 3 hilabete gutxi gora behera, eta amaierako txostena aurkeztu eta proiektua likidatzeko epea beste 30 egutegi-egunekoa izango da.
Deialdi honetako proiektuak amaitu eta likidatzeko epemuga 2025eko martxoaren 31 izango da.
Hazinnova prozesu osoan zehar, erronka identifikatu eta proiektua egiten denetik likidaziora arten, enpresak laguntza izango du beti.
Alde batetik, hasiera-hasieratik Hazinnovako eragilea izango du. Eragile horren eginkizuna da enpresari entzutea, erronka identifikatzen laguntzea, proiektuari forma ematea eta eskabidea eta likidazioa egiten laguntzea.
Alde batetik, behin eskabidea gauzatuta, enpresa aholkulari bateko aditua ere egongo da, eta horrek, enpresarekin batera, zure proiektuaren garapena egingo du. Aditu horrek laguntza emango dio enpresari memoria eta lankidetza-hitzarmena egiten, behar diren bilerak egingo ditu eta erakundeari amaiera-txostena emango dio.
Bai, beraz, enpresa onuradun berak ezin izango du 300.000 eurotik gorako laguntzarik jaso hiru urtez.
Behin proiektua amaituta, enpresak espedientearen “likidazio-eskabidea” egin beharko du, eta aholkulariak egindako eta alde biek sinatutako “amaiera-txostena” erantsi beharko du, honako webgune honetan: https://app7.spri.net/hazinnova/. Amaiera-txosten hori proiektua amaitzean enpresa aholkulariak egin eta enpresari bidaltzen diona da, eta enpresak “3. Dokumentazio osagarria” puntuan erantsi beharko du.
Behin atal guztien likidazioa osatuta, erakunde eskatzailearen lege-ordezkariak likidazioa sinatu beharko du bere ziurtagiri digitalarekin, eta likidazioa bidaliko du.
Zure enpresa hautagarria bada, lehenik eta behin, aukeratu eta jarri harremanetan zure eragilearekin, zure beharra jakinarazteko. Eragileko pertsona batek entzungo dizu eta zure proiektuaren eskabidea izapidetzen lagunduko dizu, zuretzat egokiena den gai-arloa identifikatuz.
Zalantzarik baduzu edo ez badakizu zein eragile aukeratu, inprimaki hau bete dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Hazinnova proiektu baterako eskabidea egiten duzun bakoitzean, datu hauek aurkeztu beharko dituzu:
30 egutegi-egun dokumentazio osoa aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, eskabidea gaitzetsi dela ulertuko da.
Behin proiektua amaituta, enpresak espedientearen “likidazio-eskabidea” egin beharko du, eta aholkulariak egindako eta alde biek sinatutako “amaiera-txostena” erantsi beharko du, beranduenez 30 egutegi-eguneko epean.
Proiektuaren amaiera-txostena igotzeko, enpresa Hazinnovaren aplikazioko “Likidazioa” atalera sartu beharko da. https://app7.spri.net/hazinnova/
Zure enpresak 5 langile baino gehiago baditu, Euskadin badago eta programaren xede diren industria- eta zerbitzu-sektoreetako batean aritzen bada, sartu hautagarritasun-egiaztatzailean, adierazi zure IFK edo izen soziala, eta egiaztatu ahal izango duzu zure enpresak parte har dezakeen, eskabidea egiten zein eragilek lagun diezazukeen jakiteaz gain.
Zure kokapenaren eta jarduera-eremuaren arabera asoziatuta dituzun lurralde-, sektore- eta enpresa-eragileak jakin ditzakezu, hautagarritasun-egiaztatzailean sartuz eta zure IFK edo sozietatearen izena adieraziz. Eragile bakoitzean “klik” eginez, lagun zaitzakeen pertsonaren harremanetarako datuak ezagutu ahal izango dituzu.
Eragile bakar bat aukeratu beharko duzu egiaztatzailean proposatutakoen artean. Eragile horrek aholkuak emango dizkizu eta egin nahi dituzun proiektuak kudeatzen lagunduko dizu. Enpresek ezin dute edozein eragile aukeratu programari atxikita ez badago.
Zalantzarik baduzu edo ez badakizu zein eragile aukeratu, inprimaki hau bete dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Zure enpresa hautagarria bada, eskabidean erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko duzu langile-kopurua 5 baino gehiago dela justifikatzeko, eta SPRIri baimena eman beharko diozu dagokion egiaztagiria zuzenean lortzeko.
Zure enpresa hautagarri gisa aitortuta ez badago, baina benetan 5 langile baino gehiago baditu, SPRIren Enpresen Arreta Zerbitzuari Langileen Zerrenda Nominala (RNT) dokumentua aurkeztu ahal izango diozu inprimaki hau bete ostean, eta zure kasua aztertuko dugu.
Enpresa bateko bazkide bat langilea ere denean, enpresak ordaindutako autonomo-kuotaren ordainagiriaren bidez ziurtatu behar da. Bertan, izen soziala ordaintzaile/titular gisa agertuko da argi eta garbi.
Guztira, enpresak gutxienez 5 langilera iritsi behar du, autonomoen ordainagiri horiek eta langileak batuta, Langileen Zerrenda Nominalaren (RNT) arabera.
Zure enpresa hautagarria bada, eskabidean erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko duzu zure JEZ jarduera-sektore hautagarrietako batean kokatzen dela justifikatzeko, eta SPRIri baimena eman beharko diozu dagokion egiaztagiria zuzenean lortzeko.
Zure enpresa hautagarri gisa aitortuta ez badago, baina benetan jarduera hautagarriren bat egiten badu, dagokion foru-ogasunak emandako jarduera ekonomikoen dokumentu historikoa aurkeztu ahal izango duzu SPRIren Enpresen Arreta Zerbitzuan, non Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (EJZ) dagokion epigrafean alta emateak gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna islatzen duen. Horretarako, inprimaki hau bete eta zure kasua aztertuko dugu.
Lagundu zaitzakegu