Hauexek dira Inplantalariak aholkularitza-zerbitzuaren helburuak:
Salmentak ugaritzea, bitarteko digitalen bidez salmenta kanal berriak irekiz.
Bezero berriak atzematea, enpresa sustatuz bezero potentzialek bilatzen zaituzten tokietara zuzendutako kanpainen bidez.
Bezeroekin digitalki elkarreragitea, euren premiak ezagutzeko eta, horrela, euren eskaerei aurre hartzeko, eta zerbitzu bereizgarri batekin leialdu ahal izateko.
Kostuak eta denborak aurreztea, eskuz egiten diren zereginak edo zeregin errepikakorrak sinplifikatuz edo ezabatuz.
Eraginkorrago izatea, lan kolaboratiborako eta telelanerako bitartekoak eta tresnak eskuratuz.
Edozein tokitan bulego bat izatea, urruneko sarbideekin, bilera telematikoekin eta zereginen kudeatzaileekin, horrela lantaldeak edozein tokitatik zuzentzeko.
Zerbitzua bizkortzea, smartphone-en erabilpena optimizatuz bulego mugikor gisa, eta zereginak automatizatuz gizakiaren esku-hartzerik beharko ez duten sentsoreekin edo aginduekin.
Zure enpresa segurtatzea eta zibererasoen inpaktua saihestea.
Zure negozioa lehiakideengandik bereiziko duten teknologia gorakor berriak ezagutzea, hala nola errealitate birtuala (prestakuntza emateko edo makinen mantenimendua egiteko), mikroenpresei aplikatutako sentsoreak (energia eraginkortasuna lortzeko) edo piezen jarraipena egiteko gailuak.